Normalización lingüística

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA

NORTZUK GARA?

2015/16 ikasturtean bost irakaslek eta zuzendaritzako kide batek euskararen alde lan egiteko taldea sortu genuen. Ikasturte horretan Normalkuntza-batzordea osatzen da eta Ulibarri programan sartzeko lehenengo urratsak ematen ditugu bi urteko plana aurkeztuz. Ordutik, urtero aurkezten ditugu urteko plana eta memoria eta gaur egun 2018/2022 Hizkuntza Normalkuntza Proiektua daukagu martxan.
2016/2017 ikasturtean HNT berria (hizkuntza normalkuntzarako teknikaria) izendatzen da.
Orain zazpi kidek osatzen dugu lan-taldea.


ZEIN DA GURE HELBURU NAGUSIA?
Euskararen erabilera ahoz zein idatziz sustatu eta bultzatzea, esparru edo eremu guztietan: zuzendaritza, irakasle, ikasle, administrazio eta langile eta gurasoen artean eta baita enpresa eta erakundeekin ditugun harremanetan.


ZER EGITEN DUGU?
•    Ulibarriko proiektuak burutu: urteko plana, urteko memoria eta lau urteko plana.
•    Eskolako dokumentuak ahal dugun neurrian euskaratu edo Iralek eskaintzen duen itzulpen zerbitzura bidali.
•    Euskararen normalizazioaren aldeko ekimenak antolatu edo horietan parte hartu: euskararen nazioarteko eguna, euskaraldia (azaroaren 23tik abenduaren 3ra egin dena), hizkelan eta hiztun bila jardunaldiak, Lanekik antolatzen dituen       materialen  aurkezpenak : euskarazko ikasmaterialak, enpresa-egonaldietarako gidak, hiztegi kolaboratiboa, kaixo! Agur! Eskuliburua…….
•    B ereduko zikloetan eskola ematen duten irakasleen artean zabaldu Lanekik eskaintzen duen laguntza euskarazko ikasmaterialari dagokionez.
•    Pausuak eman datozen urteotan Lantokiko Prestakuntza euskaraz egin nahi duten ikasleei aukera hori bermatzeko.

•    Iralek gure esku jartzen dituen  formakuntza ikastaroak sustatu. Iaz “Aniztasuna, inmigrazioa eta hizkuntzak” egin genuen eta aurton “Goi-mailako hizkuntza-gaitasun praktikoa lantzea” eta “Itzulpen-tekniken ezagutze teorikoa eta  gaitasun praktikoa” ikastaroak egin ditugu. Hauetan hamar irakaslek hartu dugu parte.

•    NOLEGA proiektua onartu ziguten eta burutu egin dugu irrati saio batzuen bidez.