EMHZ: MIKROINFORMATIKA-SISTEMAK ETA SAREAK

IRAUPENA: 2.000 ordu.

Titulu honen konpetentzia orokorra da mikroinformatika-sistemak, bakartuak edo sarekoak, eta ingurune txikietako sare lokalak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea, horien funtzionaltasuna ziurtatuta eta ezarrita dauden kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak aplikatuta.
Lanbide-irudi honek batez ere mikroinformatikako tresneria, sareak eta zerbitzuak oro har merkaturatzen, muntatzen eta konpontzen diharduten zerbitzu-sektoreko enpresetan, antolakundearen informatika-euskarriaren osagai moduan, edo kudeatzeko mikroinformatika sistemak eta datu-sareak erabiltzen dituzten edozein tamaina eta produkzio-sektoretako erakundeetan egiten du lan.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
- Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile konpontzailea.
- Informatika-euskarriko teknikaria.
- Datu-sareen teknikaria.
- Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
- Mikroinformatikako saltzailea.
- Telelaguntzako operadorea.
- Sistema-operadorea.

Tresneria muntatzea eta mantentzea - 231 o. (Euskeraz + Gastelanieraz)

Postu bakarreko sistema eragileak - 165 o. (Euskeraz +Gastelanieraz)

Informatika-segurtasuna - 99 o. (Euskeraz + Gastelanieraz)

Sareko sistema eragileak - 168 o. (Euskeraz + Gastelanieraz)

Sareko zerbitzuak - 189 o. (Euskeraz + Gastelanieraz)

Ikusi edukiak.

Araudia: