GMHZ: KARAKTERIZAZIOA ETA MAKILLAJE PROFESIONALA

IRAUPENA: 2.000 ordu.

Titulu honen konpetentzia orokorra honako hau da: karakterizazioko proiektuen plangintza eta muntaketa egitea ikus-entzunezko baliabideetarako eta baliabide eszenikoetarako, eta protesi, ileorde eta makillaje sozial, profesional eta artistikoak diseinatzea eta egitea; horretarako, baliabide teknikoak eta giza baliabideak koordinatu behar dira eta kalitatearekin, segurtasunarekin, ingurumen-babesarekin eta guztiontzako diseinuarekin loturiko irizpideak errespetatu behar dira. Titulu hau lortzen dutenek honako enpresa edo lantegi hauetan lan egiten dute: ikusentzunezko
produkzioetarako eta produkzio eszenikoetarako karakterizazio-proiektuak garatzen dituzten enpresetan (gehienetan pribatuak izaten dira), karakterizazioko lantegi eta
estudioetan, eta makillaje profesionalean jarduten duten enpresetan. Banako eta taldeko lanak egiten dituzte kudeaketa eta ikuskapen arloan; zerbitzuen diseinu, antolamendu eta prestazioaren arloan; eta karakterizazioko protesiak, ileordeak eta ile-eranskinak egiten, betiere autonomo moduan edo besteren kontura.
Zeregin eta lanpostu aipagarrienak ondoko hauek dira::
• Karakterizatzailea.
• Makillajeburua, ikus-entzunezko baliabideetarako eta jarduera eta emanaldi eszenikoetarako.
• ile-apaintzailea, karakterizaziorako.
• Makillatzailea, ikus-entzunezko baliabideetarako eta jarduera eta emanaldi eszenikoetarako.
• Ile-eranskingilea.
• Karaterizazioburua.
• Ile-apaintzaileburua, ikuskizun eta ikus-entzunezko baliabideetarako.
• Karakterizazioko protesi eta efektu berezietako espezialista.
• Karakterizazioko pertsonaien diseinatzailea.
• Karakterizazioko prestatzaile teknikoa.
• Merkataritza-teknikaria

 

Ikusi edukiak.

 

Normativa: