NAZIOARTEKO MERKATARITZA GMHZ

IRAUPENA: 2.000 ordu

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko prozesuak planifikatzea eta kudeatzea, betiere indarrean dagoen legeria aplikatuta eta ezarritako helburu eta prozeduren esparruan.

Lanbide-irudi hau dutenek edozein produkzio-sektoretako enpresetan egingo dute lan, batez ere merkataritza eta marketin publikoaren eta pribatuaren sektoreko enpresetan, nazioarteko merkataritzako jarduerak planifikatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta haien inguruan aholkatzeko funtzioak betez.
Beren enpresa kudeatzen duten norberaren konturako langileak dira, nazioarteko merkataritzako jarduerak egiten dituztenak, edo besteren konturako langileak, nazioarteko merkataritzako sailean lan egiten dutenak, honako azpisektore hauen barruan:
– Industria, merkataritza eta nekazaritza, nazioarteko merkataritzako sailean.
– Finantza- eta aseguru-erakundeak, kanpo-sailean.
– Nazioarteko merkataritzako bitartekaritza-enpresak, hala nola agentzia garraio-kudeatzaileak, merkataritza-agentziak, enpresa kontsignatarioak, aduana-agentziak eta merkataritza eta lege alorreko aholkularitza-enpresak, besteak beste.
– Enpresa inportatzaileak, esportatzaileak eta banatzaileak/merkaturatzaileak.
– Logistikako eta garraioko enpresak.
– Elkarteak, erakundeak, organismoak eta gobernuz kanpoko erakundeak.
2.– Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Kanpo-merkataritzako teknikaria.
  • Finantza- eta aseguru-erakundeen eragiketetako teknikaria.
  • Nazioarteko merkataritzaren administrazioko teknikaria.
  • Nazioarteko merkataritzako laguntzailea edo albokoa.
  • Nazioarteko merkataritzako agentea.
  • Nazioarteko marketineko teknikaria.
  • Nazioarteko marketin digitaleko teknikaria.
  • Nazioarteko salmentako teknikaria.
  • Nazioarteko merkataritza-eragiketetako sailaren laguntzailea.
  • Garraio-kudeatzailea.
  • Ontzi-kontsignatarioa.
  • Logistikako operadorea.
  • Biltegiburua.
  • Garraioaren logistikako teknikaria.
  • Logistikako koordinatzailea.
  • Alderantzizko logistikako teknikaria.

Ikusi edukiak

Araudia: