GMHZ: ILE-APAINKETAKO ESTILISMOA ETA ZUZENDARITZA

IRAUPENA: 2.000 ordu.

Titulu honen konpetentzia orokorra da ile-apainketako zerbitzuen garapena zuzentzea eta
gainbegiratzea, ilearen tratamendu estetikoak planifikatzea eta egitea, eta irudi-aldaketako
estilismoak diseinatzea, kalitateko, segurtasuneko, ingurumenarekiko errespetuko eta
diseinuko irizpideak errespetatuta. Titulu hori duten pertsonek ile-apainketako prozesuetako zuzendari gisa lan egiten dute sektoreko enpresetan, ikus-entzunezko produkzioetan eta produkzio eszenikoetan. Banako eta taldeko zereginak garatzen dituzte diseinuaren, zerbitzu-antolamenduaren, zerbitzugintzaren, merkaturatzearen, logistikaren, kalitatearen, arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-kudeaketaren eremu funtzionaletan.
Norberaren kontura jarduten dute –autonomia-maila handiarekin eta kudeaketa eta zuzendaritzako zereginak bere gain hartuta– edo besteren kontura, kualifikazio-maila txikiagoko, berdineko edo handiagoko pertsonekin talde-lanean.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
• Ile-apainketako enpresetako zuzendaritza teknikoa.
• Ikus-entzunezko produkzioetan, produkzio eszenikoetan eta modako produkzioetan ileapainketako zuzendari tekniko-artistikoa.
• Ilearen tratamenduetako espezialista.
• Ile-apainketako aholkularitza artistikoa.
• Estilista.
• Ile-protesietako eta ile-eranskinetako espezialista.
• Ile-apainketako enpresetako aholkulari ebaluatzailea.
• Behar bereziak dituzten bezeroen ile-zaintzako aditua.
• Ile-analisietako teknikaria.
• Ile-apaintzaile espezialista.
• Ile-kliniketako eta medikuntza eta kirurgia estetikoko zentroetako langile kualifikatua.
• Merkataritzako teknikaria.
• Irudi aholkularitza.
• Ile-apainketako prestakuntza teknikoa.
• Ile-apainketako produktuetako eta aparatuetako salmentako aholkularia eta erakuslea.
• Irudi pertsonaleko eta ile-apainketako prentsa espezializatuko aholkularitza.

 

 

Ikusi edukiak.

 

Normativa: