GMHZ: ANALISIKO ETA KALITATE KONTROLEKO LABORATEGIA

IRAUPENA: 2.000 ordu.

Titulu honen konpetentzia orokorra da laborategiko jarduerak eta laginketa-plana antolatzea eta koordinatzea. Eginkizun horretan, prozesuko eta amaitutako materia eta produktuen gaineko era guztietako saiakuntzak eta analisiak egingo dira, ikerkuntzara eta kalitate kontrolera bideratuak, lortutako emaitzak interpretatuko dira eta laborategiko jardunbide egokien arauak betez jardungo da. Lanbide-irudi honek hainbat sektoretako enpresa edo laborategietan egiten du lan, bai kalitate-kontrolera eta ikerkuntzara bideratutako materia eta produktuetan saiakuntza
fisikoak, fisiko-kimikoak, analisi kimikoak eta tresna bidezkoak egin behar dituztenetan eta bai, besteak beste, ingurumenaren edo elikagaien arloetan proba mikrobiologikoak eta bioteknologikoak egin behar dituztenetan.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
• Titulartasun publikoko edo pribatuko laborategietako analista.
• Laborategi kimikoko analista.
• Laborategi mikrobiologikoko analista.
• Materialen laborategiko analista.
• Nekazaritzako elikagaien industrietako laborategiko analista.
• Transformazio-industrietako laborategiko analista.
• Prestakuntzako, ikerkuntzako eta garapeneko zentroetako analista.
• Elikagaien industrietako, ingurumen-enpresetako eta industria bioteknologikoetako
analista mikrobiologikoa.
• Edateko uren eta hondakin-uren analista mikrobiologikoa.
• Farmazia-industriako kontrol mikrobiologikoko analista.
• Lehengaien eta bukaturiko produktuen analista.
• Industria-kimikako laborategiko teknikaria.
• Askotariko manufaktura-industrietako kalitate-kontroleko teknikaria.
• Fabrikazio mekanikoko produktuen saiakuntzetako teknikaria.
• Eraikuntza-materialen saiakuntzetako teknikaria.

Ikusi edukiak.

Normativa:
1395/2007 Errege Dekretua, urriaren 29koa, Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2007-11-23ko BOE)
74/2010 Dekretua, martxoaren 2koa, Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.(2010-04-19ko EHAA)