GMHZ: FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA

IRAUPENA: 2.000 ordu.

Titulu honen konpetentzia orokorra da ekipo-ondasunen mekanizazio bidezko fabrikazioa
eta muntaia planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen
prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta
produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumenbabeserako
sistemak gainbegiratzea.
Lanbide-irudi profesional honek metalak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek
makineria eta ekipo mekanikoak, material eta ekipo elektriko elektroniko eta optikoak, eta
industria-sektoreari dagokion garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
• Mekanikako teknikaria.
• Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.
• Metalak lantzeko makinen eragileen arduraduna.
• Erreserben arduraduna.
• CNCko programatzailea.
• Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
• Produkzioaren programatzailea.

 

 

Ikusi edukiak.

Araudia: