GMHZ: TELEKOMUNIKAZIO- ETA INFORMATIKA-SISTEMAK


IRAUPENA: 2.000 ordu.

 

Titulu honen konpetentzia orokorra da telekomunikazio-azpiegitura komunen eta telekomunikazio-sistemen eta -tresnerien proiektuak garatzea eta muntatzeko eta mantentzeko lanak gainbegiratzea –hala nola banda zabaleko eta irrati-komunikazio finko eta mugikorretako sareenak, sistema telematikoenak, ikus-entzunezko produkziokoenak eta transmisikoenak–, betiere dokumentazio teknikoa, araudia eta ezarritako prozedurak abiapuntu izanik eta funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren kontserbazioa ziurtatuta.

Lanbide-irudi honek telekomunikazioetara, sistemen integraziora, banda zabaleko sareetara,

sare telematikoetara eta ikus-entzunezko baliabideetara zuzentzen diren zerbitzu-sektoreko

enpresa pribatuetan zein publikoetan egiten du lan, proiektuen garatzaile gisa, sistemen

integratzaile gisa eta instalazioak eta azpiegiturak muntatzeko eta mantentzeko lanen

ikuskatzaile gisa, bere kontura zein besteren kontura.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

• Etxebizitzetarako eta eraikinetarako telekomunikazio-instalazioetako proiektugile laguntzailea.

• Etxebizitzetarako eta eraikinetarako telekomunikazio-instalazioetako muntaiaren ikuskatzailea.

• Telekomunikazio-tresneria eta -instalazioak egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.

• Telekomunikazio-tresneriak eta -sistemak instalatzeko, integratzeko eta mantentzeko espezialista.

• Telekomunikazio-instalazioetako obra-burua.

• Produkzio-estudioetan irrati- eta telebista-sistemetako tresneriak eta ikus-entzunezko produkzio-sistemetako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, egiaztatzeko eta

kontrolatzeko teknikaria.

• Irratidifusio-sistemetako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko,egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.

• Segurtasun elektronikoko sistemetako eta telebista-zirkuitu itxietako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.

• Sare lokalak eta sistema telematikoak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.

• Irrati-loturako sistemetako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.

• Informatika-tresneriak eta -sistemak instalatzeko, integratzeko eta mantentzeko espezialista.

 

 

 

Ikusi edukiak.

Araudia: