EMHZ: IBILGAILU AUTOMOBILEN ELEKTROMEKANIKA

IRAUPENA: 2.000 ordu.

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: automozioaren sektoreko mekanikaren, hidraulikaren, pneumatikaren eta elektrizitatearen arloetan, mantentzeko, osagarriak muntatzeko eta transformazioetako eragiketak egitea, ezarritako prozeduretara eta denboretara egokituta, eta kalitateari, segurtasunari  eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.
Lanbide-irudi honek ibilgailuak eraiki eta mantentzeko sektorean egiten du lan, automobilen, motozikleten eta ibilgailu astunen azpisektoreetan. Alokatzeko ibilgailuen floten, zerbitzu publikoen, eta bidaiari- eta salgai-garraioaren enpresak.
Ibilgailuak eta osagaiak fabrikatzen dituzten enpresak. Ibilgailuen azterketa teknikoan diharduten enpresak. Ibilgailuak egiaztatu eta diagnostikatzeko tresneria, eta haren ordezko piezak fabrikatu, saldu eta merkaturatzen dituzten enpresak.
Elektromekanikako mantentze-lanak (multzo elektrogenoak eta eztanda-motor bidez
mugitutako uhal garraiatzaileak, besteak bete) egiten dituzten bestelako produkzio sektoreetan kokatutako enpresak.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
- Ibilgailuen elektronizista.
- Automozioko mantentze- eta konponketa-lanetako argiketari elektronikoa.
- Automobilen mekanikaria.
- Automobilen argiketaria.
- Automobilen elektromekanikaria.
- Automobilen eta motozikleten motorren eta horien sistema osagarrien mekanikaria.
- Sistema pneumatikoen eta hidraulikoen konpontzailea.
- Transmisio- eta balazta-sistemen konpontzailea.
- Direkzio- eta esekidura-sistemen konpontzailea.
- IATeko langilea.
- Ibilgailuen osagarrien instalatzailea.
- Ordezko piezak fabrikatzen dituzten enpresetako langilea.
- Motozikleten elektromekanikaria.
- Ordezko piezen eta diagnosi-tresneriaren saltzailea/banatzailea.

 

 

B ereduan, Euskerazko moduluak gorriz.

 

Ikusi edukiak.

 

 Araudia: