EMHZ: TELEKOMUNIKAZIO INSTALAZIOAK


IRAUPENA: 2.000 ordu.

 

Titulu honen konpetentzia orokorra da telekomunikazio-instalazioak eta ikus-entzunezkoak, irrati-komunikazioen instalazioak eta instalazio domotikoak muntatzea eta mantentzea, betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionaltasuna eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.
Lanbide-irudi honek mikroenpresetan eta enpresa txikietan eta ertainetan egingo du lan, batez ere pribatuetan, telekomunikazio-azpiegiturak, telebista-zirkuitu itxiko instalazioak eta segurtasun elektronikokoak, telefonoguneak eta ahots- eta datu-sareen azpiegiturak, megafonia- eta sonorizazio-instalazioak, irrati-komunikazioen instalazioak, sistema domotikoak eta informatika-tresneria muntatzeko eta mantentzeko arloetan, bere kontura zein besteren kontura.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
- Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
- Antena-instalatzailea.
- Segurtasun-sistemen instalatzailea.
- Sare lokaletako eta telematikako teknikaria
- Sare lokalen instalazioko eta mantentze-lanetako teknikaria
- Telefonia-instalatzailea.
- Tresneria telefoniko eta telematikoen instalatzailea eta muntatzailea.
- Soinu-instalazioetako teknikaria.
- Megafonia-instalatzailea.
- Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
- Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile eta mantentzailea.
- Irrati-sistemen muntatze eta mantentze-lanetako teknikaria.

 

Ikusi edukiak.

Araudia: