EMHZ: INSTALAZIO ELEKTRIKOAK ETA AUTOMATIKOAK
 
IRAUPENA: 2.000 ordu.

Titulu honen konpetentzia orokorra da eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behetentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea, betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionalitatea eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.
Lanbide-irudi honek eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, makina elektrikoak, sistema automatizatuak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak eta sistema domotikoak muntatzera eta mantentzera zuzentzen diren enpresa txikietan eta ertainetan egingo du lan, batez ere pribatuetan, eta nork bere kontura zein besteren kontura.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
•Instalatzaile eta mantentzaile argiketaria.
•Eraikuntzako argiketaria.
•Industria-argiketaria.
•Mantentze-argiketaria.
•Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
•Antenen instalatzailea eta mantentzailea.
•Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
•Ekipo eta instalazio telefonikoetako instalatzailea eta muntatzailea.
•Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.

 

 

Ikusi edukiak.

 

Araudia:

177/2008 Errege Dekretua, otsailaren 8koa, Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2008-03-01eko BOE)
66/2010  Dekretua,  martxoaren  2koa,  Instalazio elektriko  eta  automatikoetako  teknikariaren  tituluari  dagokion  curriculuma  ezartzen  duena (2010-04-08ko EHAA).