Aurretiko izen-ematea eta matrikula

1. Begiratu zer behar duzu Heziketa Ziklo batean SARTZEKO.

Homologatu gabeko atzerriko ikasketak badauzkazu,  "Homologazioa" eskatu behar duzu.

2. AUKERATU gogoko duzun Heziketa Zikloa.


3. AURRE IZEN-EMATEA egin.

IZENA EMAN behar duzu Matrikula Egutegian ezarritako epean. Ikusi Onarpen Araudia.

Horretarako, ikastetxeko Idazkaritzara etorri behar duzu, NAN-aren fotokopia eta eskatutako ikasketei dagokien Egiaztatze akademikoarekin.  Hauxe ez badaukazu, geroago eman ahal izango duzu, Matrikula Egutegian jartzen den epearen arabera. Eskabide ikaspostu baino gehiago egon ezkero, dagokion baremoa aplikatuko da eta Onartuen zerrenda argitaratuko da araudiaren arabera. Informazio gehiago Baremoari buruz.
4. ONARTUEN ZERRENDAK begiratu IKASGUNEA-n: Erabilera-gida.

5. Onartuta bazaude, egin MATRIKULA.

Onartuta egon eta gero, MATRIKULA egin behar duzu Matrikula Egutegian ezarritako epean. Horretarako, dagokion Matrikula inprimakia bete behar duzu (sobrea Informazioan jaso dezakezu edo Web-etik  behera kargatu ahal duzu)  eta Idazkaritzan eman, eskatzen den dokumentazioa erantsiz. Matrikula ezin baduzu egin  pertsonalki, beste norbaiti eman diezaiokezu zeure matrikula egiteko baimena, horretarako dagoen inprimakia betez.

 

6. Matrikula egin ondoren, begiratu eduki behar duzun MATERIALA ikasturtearen hasierarako: Liburuak, materiala eta arropa.

 

7. Baliozkotze eta Salbuespenak

Araudia. Eskaera. Epea.