EMHZ: MEKANIZAZIOA

IRAUPENA: 2.000 ordu.

Titulu honen gaitasun orokorra da txirbil-harroketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzea, makina-erremintak prestatu, programatu eta maneiatuta, lortutako produktua egiaztatuta, eta kalitate, segurtasun eta ingurumen babeseko zehaztapenak beteta. Lanbide-irudi profesional honek metalak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta ekipo mekanikoak, material eta ekipo elektriko elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
- Makina-erreminten langile doitzailea.
- Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea.
- Metalak lantzeko makinen eragilea.
- Makina-erreminten eragilea.
- Industria-roboten eragilea.
- Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.
- Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.

Ikusi edukiak.

Araudia: