EMHZ: ILE-APAINKETA ETA -KOSMETIKA

IRAUPENA: 2.000 ordu.

Titulu honen konpetentzia orokorra da ilea zaintzea eta txukuntzea eta eskuetako eta
oinetako estetikaz eta gizonen estilismoaz arduratzea, baita kosmetikoak saltzea eta
zerbitzuak merkaturatzea, betiere kalitateko, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumenbabeseko
protokoloak beteta.
Titulu hau lortzen duten pertsonek gizarte-erabilerako ile-apainketako prozesuetara
zuzentzen diren irudi pertsonaleko enpresetan egiten dute lan, eta honako zereginak beteko
dituzte: zerbitzuak egitea, merkaturatzea, hornikuntzak egitea, kalitatea zaintzea, arriskuen
aurrean babestea eta isurketak eta hondakinak kontrolatzea. Besteren kontura egin ohi dute lan, kualifikazio-maila bereko, txikiagoko edo handiagoko beste pertsonekin lan-taldeak
osatuta.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
- Ile-apaintzailea.
- Bizargina.
- Ilea koloratzeko teknikaria.
- Ilearen forma aldatzeko teknikaria.
- Ilea mozteko teknikaria.
- Ile-eranskinetako teknikaria.
- Manikurako teknikaria.
- Pedikurako teknikaria.
- Sektoreko enpresetako merkataritzako agente teknikaria.
- Ile-apainketako enpresetako harreragilea.
- Ile-apainketako tresneriaren, kosmetikoen eta tekniken erakuslea.

Ikusi edukiak.

Araudia: