GMHZ: SISTEMA ELEKTROTEKNIKOAK ETA AUTOMATIZATUAK

IRAUPENA: 2.000 ordu.

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: behe-tentsiorako erregelamendu
elektroteknikoaren esparruan (BTEE) instalazio elektroteknikoen proiektuak garatzea, eta
horien muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea. Konpetentziaren beste helburu
bat da telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioen mantentze-lanak gainbegiratzea,
ezarritako dokumentazio teknikotik, zehaztapenetatik, arauditik eta prozeduretatik abiatuta,
funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren zaintza ziurtatuta.
Lanbide-irudi honek batik bat zeregin hauetan diharduten enpresetan garatzen du bere
jarduera: eraikinen ingurunean xede bereziak dituzten instalazio elektrikoen, sistema
domotiko eta immotikoen, eraikinetako telekomunikazio-azpiegituren, behe tentsioko sare
elektrikoen eta sistema automatizatuen muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta
ikuskatzea.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
• Proiektu elektroteknikoetako teknikaria.
• Proiektugile elektroteknikoa.
• Etxebizitza eta eraikinetarako behe-tentsioko elektrifikazio-instalazioen proiektugilea.
• Lokal berezietarako behe-tentsioko elektrifikazio-instalazioen proiektugilea.
• Kanpoko argiteriako instalazioen proiektugilea.
• Erdi-tentsioko eta transformazio-zentroetako energia elektrikoa banatzeko linea
elektrikoen proiektugilea.
• Eguzki-instalazioen sustatzailea.
• Eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektugilea.
• Etxebizitza eta eraikinetarako antena- eta telefonia-instalazioen proiektugilea.
• Eraikinetarako behe-tentsioko instalazio elektroteknikoen koordinatzaile teknikoa.
• Tresneria eta instalazio elektroteknikoak eta automatikoak ikuskatu, egiaztatu eta
kontrolatzeko teknikaria.
• Kanpoko argiteria-instalazioak ikuskatzeko teknikaria.
• Instalazio elektroteknikoetako obrako langileburua.
• Eraikinetarako behe-tentsioko instalatzaileen taldeburua.

 

Ikusi edukiak.

Araudia: