Gobierno Vasco

Normalización lingüística

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA

NORTZUK GARA?

2015/16 ikasturtean bost irakaslek eta zuzendaritzako kide batek talde bat sortzen dugu euskararen alde lan egiteko asmoarekin. Ikasturte horretan Normalkuntza batzordea osatzen da eta Ulibarri programan sartzeko lehenengo urratsak ematen ditugu bi urteko plana aurkeztuz. Ordutik, urtero aurkezten ditugu urteko plana eta memoria eta momentu honetan 2018/2022 Hizkuntza Normalkuntza Proiektua daukagu martxan.
2016/2017 ikasturtean HNT berria (hizkuntza normalkuntzarako teknikaria) izendatzen da.
Momentu honetan zazpi kideko lan-taldea gara.


ZEIN DA GURE HELBURU NAGUSIA?
Euskararen erabilera ahoz zein idatziz sustatu eta bultzatu haren presentzia areagotuz esparru edo eremu guztietan: zuzendaritza, irakasleak, ikasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, gurasoak, enpresak, erakundeak eta abar.


ZER EGITEN DUGU?
•    Ulibarriko proiektuak burutu: urteko plana, urteko memoria eta lau urteko plana.
•    Eskolako dokumentuak ahal dugun neurrian euskaratu edo Iralek eskaintzen duen itzulpen zerbitzura bidali.
•    Euskara normalizatu eta  bultzatzearekin  zerikusia duten ekimenak antolatu edo parte hartu: euskararen nazioarteko eguna, euskaraldia (azaroaren 23tik abenduaren 3ra egin dena), hizkelan eta hiztun bila jardunaldiak, Lanekik antolatzen dituen       materialen  aurkezpenak : euskarazko ikasmaterialak, enpresa-egonaldietarako gidak, hiztegi kolaboratiboa, kaixo! Agur! Eskuliburua…….
•    B ereduko zikloetan eskola ematen duten irakasleen artean zabaldu Lanekik eskaintzen duen laguntza euskarazko ikasmaterialari dagokionez.
•    Pausuak eman datozen urteotan Lantokiko Prestakuntza euskaraz egin nahi duten ikasleei aukera hori bermatzeko.
•    Iralek gure esku jartzen dituen  formakuntza ikastaroak egitera bultzatu. Iaz “Aniztasuna, inmigrazioa eta hizkuntzak” egin genuen eta aurton  bi  ikastaro onartu dizkigute “Goi-mailako hizkuntza-gaitasun praktikoa lantzea” eta “Itzulpen-tekniken ezagutze teorikoa eta  gaitasun praktikoa” ikastaroak egingo ditugu.

© CIFP San Jorge
Teléfono: 944004930 | Fax: 944839060 | sanjorge@fpsanjorge.com